EKITALDIAK

Ekitaldi pribatuak

Ezkontak

Agurrak

350 ABESTI BAINO GEHIAGO

Suakai-k, talde-egitura bakoitzarentzat zehazki egokitutako 350 abesti baino gehiagorekin sortutako argitaragabeko errepertorio bat du. Abesti bakoitza moldatzaile profesional batek moldatu eta berrikusi du, horrela akabera bakar eta pertsonal bat lortuz.

Abestien aukeraketa ekitaldi bakoitzaren arabera aldatzen da. Ezkontza bateko errepertorioa edo enpresa-ekitaldi baten abestiak ez dira berdinak izango… Horregatik musika-estiloaren arabera atal desberdinetan banatu dugu: Errepertorio Klasikoa, Errepertorio Modernoa, Soinu-bandak, Euskal Kantak, Nafarroako Musika Klasikoa (Tradizionala) eta Errepertorio Zelta.

40 TALDE-EGITURA

Une bakoitzak zerbait desberdina merezi du. Horregatik, Suakai-k 40 talde-egitura desberdin eskeintzen ditu, guztiak bakoitzaren instrumentistentzat egokitu eta moldatutako errepertorioarekin. Bai! Abesti baten 40 bertsio desberdin dauzkagu! (karita karita) Horretarako, une oro Suakai-en profesional baten aholkularitza pertsonalizatua izateko aukera egongo da.

Ezkontza batean aurreskua jotzeko biolin edo hari-laukote batetik, bateria, biolin elektriko edo txisturaino. Aukerak anitzak dira, informatu zaitez zalantzarik izan gabe!

  • ✓ Aurretiko azterketa pertsonalizatua
    ✓ Errepertorioaren proposamen zehatza
    ✓ Ekitaldiaren prestakuntza koordinatua
    ✓ Laguntza pertsonal eta profesionala
    ✓ Konpromezurik gabeko aurrekontua
    EKITALDIAK
  • ✓ Ezkontza berezi eta anitza!
    ✓ Orientazio pertsonal eta profesionala
    ✓ Talde-egituren kudeatze sarbidea
    ✓ Entzun abesti guztiak une oro
    ✓ Beherapen kalkulatzailera sartu
    EZKONTZAK
  • ✓ Formatu txikiko talde-egiturak
    ✓ Errepertorio xume eta lagunartekoa
    ✓ Mota guztietako abestiak
    ✓ Aholkularitza pertsonal eta profesionala
    ✓ “Tanatorio Irache”-rekin hitzarmena
    AGURRAK