IKUSKIZUNAK

RAÍCES

MUSIKA TRADIZIONALA

Alde egin eta inoiz etxeratuko ez zen gizon baten kontakizuna, musikarekin joan zen, itzultzeko…

Musika herrikoia eta honen bilakaeran zehar iraganera bidaiatu, ahaztuak dauden
erritmoak gogoratuz, galdutako doinuak, ikuspegi desberdin eta eguneratu batekin
orain berreskuratuak.

Elkarri lotzen diren istorioak, amaierarik ez duten ipuinak, alde egin behar izan zuen gizon baten kontakizuna. Horrela... sustraiak ahaztu ez daitezen.

IRAGANA ETA ORAINALDIA

“Raíces” diziplina desberdinak batzen dituen ikuskizuna da: musika, drama, narratiba… Pertsonai nagusiaren bitartez, venezuelar jatorria duen gazte bat, gizon baten istorioa kontatzen da. Nafarroan jaiotako gaztearen aitatxik, gudaren ostean atzerrira joan behar izaten du sekula etxera itzultzeko aukerarik izan gabe. Urte batzuk beranduago, bere biloba Nafarroara itzultzen da, oinordetzan hartutako liburuxka zahar bati esker aitatxiren oroitzapenak aurkitu eta gogora ekartzeko.

Guzti hau musika tradizionalarekin eskutik hartuta egingo du, oraingoan, biolina, biolontxeloa, eskusoinua, txistua eta perkusioarekin era berri eta desberdin batetan interpretatuta. Zuzenean jotako musikarekin milimetrikoki sinkronizatuak dauden eszena eta proiekzio desberdinekin erabat bateratuta dauden fandangoak, balsak, mazurkak eta polkak.

SUAKAI ON THE ROCKS

IKUSKIZUN INTIMO BAT

Rock-aren arrakastarik onenak, baladarik goxoenak, bertsiorik pertsonalenak.

Ametsak eta oroitzapenak gogora ekarriko dizkigun azken urteetako abesti ezagun eta arrakastatsuenen moldaerak, sekula ikusi ez den musika-elkarte baten eskutik.

Abeslariaren ahots sinestezina, biolina eta txeloaren zurrumurrua, gitarraren harmonia… guztia bateria eta baxuak euskarri.

ROCK-a, JAZZ-a, SOUL-a

Suakai on the Rocks, nazioarteko rock-a, soul-a edo jazz-aren maitaleentzat kontzertu ezin hobea da. Era askotako musika-estiloak barneratzen ditu, Sting edo U2 taldeetatik Alicia Keys edo Zanet-eraino. Abestiei bizia ematen dien aparteko musika-taldea dela eta, ikuskizunarentzat landu diren bertsioak desberdinak eta oso bereziak dira, kontzertu berean momentu indartsuenak eta une goxoenak bizitzeko aukera dagoelarik.

Kontzertuaren puntu sendoenetako bat Selva Barón abeslariaren ahotsa da, biolin eta biolontxeloa, gitarra klasikoa, baxu elektrikoa eta bateria ondoan dituela.

SUAKAI ELÉKTRICO

BIOLIN ELEKTRIKOAK

Kontzertu desberdin bat, talde-egitura berezia, zirrara bizia.

Gaur egungo zerrendetan gehien entzuten diren abesti arrakastatsuenetan zehar bidaia bat, oraingoan, biolin elektriko, biolontxelo elektriko, baxu eta… perkusio askorekin!

Energia eta dibertimendu hutsa adin guztientzat!

GAUR EGUNGO MUSIKA

“Suakai Eléctrico” 2017ko udan sortzen da Suakai-en kaleko ikuskizun bakar bezala. Auditoriumetako ikuskizun edo aretoetako kontzertuekin zerikusirik ez duen esperientzia da, eta Iruñeako San Fermin jaietan kaleratu zen. Hasierako arrakasta dela eta, show-a eszenatokietara eraman da, horrela, Suakai-en beste kontzertu batean bilakatu delarik.

Musika-tresna elektrikoen soinu eta energia, perkusioaren konbinaketarekin, kontzertuaren indarguneetako bat da zalantzarik gabe. Sentsazio desberdinak nahasten dituen sonoritatea, rock-a, orquesta sinfonikoa, batukada edo hari-laukoteen soinuak aldi berean gogora ekarriz. Zalantzarik gabe bidaiatzera eramango gaituen ikuskizun bat.

SUAKAI ...A LO CLÁSICO

MUSIKA KLASIKOA

Entzulearentzat oso erakargarria den errepertorio desberdin eta anitza, Musika Klasikoaren barruan ederrak diren bi estilo desberdin bereizi daitezkeelarik: Klasizismoa eta Erromantizismoa.

Musika zein teknika aldetik oso programa zorrotzaren aurrean gaude eta bertan Mozart eta Dvorak-en obrak entzun ahal izango dira.

Dvorak-en Hari-laukote Amerikarra eta Mozart-en Re minorreko Hari-laukoteak, kontzertu hau ikuskizun atsegin eta dibertigarrian bilakatuko dute, adin guztietako entzuleei zuzendua egongo delarik.

HARI-LAUKOTEA