On the Rocks

IKUSKIZUN DOTORE ETA INTIMO BAT

Xehetasunak. Zalantzarik gabe xehetasunak dira On the Rocks ikuskizunaren ardatz nagusia. Xehetasunak alderdi guztietan. Musikaren magia, eszenografia eta argi eta irudi bakoitzaren fintasuna… On the Rocks unibertsoan murgildu zaitez eta argi, soinu eta lurrinen artean sortzen den harmonia ezin hobea sentitu, ikuskizun paregabe baten partaide izatera bilakatuz.

Hiri zabal eta hotz batean girotua, musikariak eta instrumentuak izanen dira istorio txikien protagonistak. Errealitate desberdianak, momentu goxo eta hurbiletan, hunkigarri zein nostalgiko edo indartsuetan eraldatuko dituzte, gutxinaka, era fin batean, ikuskizun zoragarri batean bihurtzen dutelarik.

➡ ¡ON THE ROKS IKUSKIZUNAREN MUSIKA LORTU!! ⬅