Raices

ANTZERKIAREN KONTZEPTU BERRI BAT

Antzerkia, musika, zinema, poesia? Raíces-en, ze bizipen izango duzu? Narrazioa duen kontzertu bat edo antzezlan musikatu bat? Agian musikadun ipuin kontalari bat izango ote da?... Raíces-en murgildu eta unibertso berri bat ezagutu, trama pelikula bat bezala igaro eta berezko soinu-banda duen ikuskizun era berri bat.

Emozio eta sentsazio desberdinetatik bidaia eder bat bizitzeko aukera ematen digun, historia, soinu, irudi eta argien harreman etengabe bat da. Guztia musika tradizionalaren eskutik, orain era berri eta berezi batean aurkeztua, konposizio moderno eta berritzaile batekin.

Pertsonaia nagusiaren bitartez, espainiako gerra zibila amaitzean atzerrira joan behar izaten den erronkariko gizon baten istorioa kontatze da. Urritasuna eta pobrezia direla eta, Venezuelako bidea hartzen du etxera itzultzeko aukerarik izan gabe. Urteak beranduago, oinordetzan hartutako liburuxka zahar bati esker, bere biloba da, aitonaren oroitzapenak aurkitu eta gogora ekartzeko Nafarroara itzuliko dena. Espiritu moderno eta gazte batekin, musika eta istorioak elkartzen dira, iragana eta sustraiak ahaztu gabe.

➡ ¡RAÍCES IKUSKIZUNAREN MUSIKA LORTU!! ⬅