ZER DA SUAKAI?

Historia laburra

Suakai 2016an arte eta musikaren munduan eraberritzeko helburuarekin sortzen da, musika edo ikuskizun eszenikoen ekoizpen zein musika-estilo desberdinetako kontzertuetan espezializatuta. Azkeneko lanen artean hurrengoak azpimarratzen daitezke: “Raíces”, “Obertura Flamenca”, “Suakai EléKtrico” edo “Suakai …a lo Clásico”.

Kalitatea eta aniztasuna Suakai-en premisak izan dira beti. Horregatik ikuspegi nazionaleko instrumentista onenekin sortutako musikari taldea du. Ikuskizunak, Kontzertuak, Ekitaldiak edo Estudio lanak diren esparru desberdinen beharren arabera, talde-egitura desberdinetan batzen dira.

“Eta orduan sentitu nuen… magia eta maite-suaren arteko nahasketa bat bezala, nire aurrean era fin batean biluzik geratuz, bihotza helburu nire hesia zeharkatuz. Une horretan Suakai-en esanahia ulertu nuen.”

ZUZENDARITZA

  • CLAUDIA OSÉS

Buru sortzaile eta argia duen Claudia Osés, Suakai-en ideia eta proiektu askoren iturria da. Flamenkoa, musika klasikoa, rock-a, musika arabiarra edota folka bezalako generoetan duen ibilbide zabala, Suakai-k ekoiztu dituen ikuskizun, kontzertu, zein ekitaldi desberdinetan isladatzen da.

Musikene-n, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, biolinaren espezialitatean lizentziatua izanik, prestakuntza Bartzelonako Liceu Kontserbatorioan jarraitzen du Olga Aleshinsky biolinista ospetsuarekin. Izen haundiko Vera Martínez, Anna Siwek, Conrado Bolsi edo Silvia Marcovicci-rekin ikasten ibili izan ohi da.

Egun, bere biolinista alderdia eta Suaki-en zuzendaritza, bere zeregin pedagogikoarekin uztartzen ditu

  • IVÁN CARMONA

Espiritu ekintzailea duen Ivan Carmona, Suakai-en arlo musikal-sortzailearen zati garrantzitsua da. Konpositore eta moldatzaile bezala, “Raices” ikuskizun edo “SuaKai EléKtrico” kontzertuei soinu-banda jartzeko ardura du.

Gaztela eta Leon-eko Goi Mailako Kontserbatorioko biolontxeko espezializazioan lizentziatu zen izen haundiko Aldo Mata txelistarekin. Lucia Swartz, Roel Dieltiens, Jaap ter Linden edo Bruno Cocset irakasleen ikasle izan zen, azpimarratu daitezkeen musika kontenporaneoa, musika barrokoa, opera edo musika tradizionala bezalako genero desberdinak ikasiz.

Suakai-eko zuzendari eta txelista izateaz gain, egun, “Alos Quartet” hari-laukotearekin elkarlanean dabil.